Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

18 bikotek parte hartu dute pala txapelketa mistoan

Eguraldiarengatik, Mendibarren frontoian jokatu behar izan dute, plazakoaren ordez.

Berriatuko pala txapelketa mistoa Parte hartzaileakBerriatuko Udala

Zapatuan [martxoak 22] eta domekan [martxoak 23] jokatu dute Berriatuko VII. pala txapelketa mistoa. 18 bikotek eman zuten izena eta irabazleak Xabi Txirloi eta Maia izan ziren, finalean Maite eta Txus 15-13 mendean hartu eta gero. Eguraldiarengatik, Mendibarren frontoian jokatu behar izan dute, plazakoaren ordez. Hala ere, beste behin “giro ederra” nagusitu zela nabarmendu dute antolatzaileek.