Gau lasterketa egingo dute barikuan Lekeition
Lekeitio 700 egitasmoaren baitan, Tximista Atletismo Taldeak lasterketa antolatu du barikurako [martxoak 29]; adin guztietarako lasterketa izango da.
Lekeitio 700 egitasmoaren baitan, Tximista Atletismo taldeak gau lasterketa egingo du barikuan [martxoak 28]. Herriko ume, gazte nahiz helduentzako lasterketa izango dela azaldu dute: “Ekintzaren helburu nagusia kirola eta Lekeitioko historia lotzea izango da, eta horretarako, ibilbideko puntu historiko esanguratsuenetan geldialdiak egingo dira”.
Plazan hasi eta amaituko da lasterketa. Herritarrei linternak eroateko deia egin diete: “Lasterketaren buru joango den zuziri bati eta korrikalari bakoitzak eroango duen linterna argiari esker Lekeitioko kaleak argiztatuko dira”. Azpimarratu dutenez, “astiro-astiro” egingo dute ibilbidea.