Hizkuntzaren eta kultur aniztasunaren inguruan ariko dira Markina-Xemeinen
'Nola bizi dugu hizkuntza eta kultura aniztasuna gure herrian?' hitzaldi eta solasaldi saio irekia egingo dute bihar [martxoak 27], 18:00etan.
Euskara eta kulturartekotasuna uztartuz Nola bizi dugu hizkuntza eta kultura aniztasuna gure herrian? hitzaldi eta solasaldi saio irekia egingo dute bihar, 18:00etan, Markina-Xemeingo udaletxeko osoko bilkura aretoan. Aldibereko itzulpena egongo da Telegram bidez; aplikazioa instalatuta eroateko eta aurikularrak eroateko eskatu dute.