Kultur aniztasun batzorde irekian parte hartzeko deia egin du Ondarroako Udalak
Bilera martxoaren 28an [barikua] egingo da, 18:00etatik 20.00etara, Ondarroako Gaztelekuan.
Ondarroako Udalak kultur aniztasun batzorde irekia deitu du barikurako [martxoak 28], eta bertan parte hartzeko deia luzatu die herritar guztiei. Hitzordua 18:00etatik 20:00etara izango da, Ondarroako Gaztelekuan.
Jakinarazi dutenez, bi gai nagusi landuko dira. Alde batetik, udalak 2024an sortutako Jatorri Aniztasuna eta Bizikidetza Planaren zirriborroa kontrastatuko da, eta bestetik, aniztasun batzordearen 2025erako programa azaldu eta baloratuko da. “Horren ostean bakoitzak lekarkeenari buruz hitz egiteko tartea egongo da”.