Zaldi apustua egingo dute zapatuan Etxebarrian
Zapatuan [martxoak 29] 19:00etatik aurrera Gatikako Abasenek eta Kortezubiko Jonathan Txertudik euren artean lehiatuko dute.
Herri kirolez josita datoz datozen asteak Etxebarrian. Pazkoetako idi proben eta zaldi proben aurretik, zapatuan [martxoak 29] zaldi apustua egingo dute. Etxebarriko probalekuak punta-puntako apustua hartuko du, 19:00etatik aurrera. Hala, Gatikako Abasene eta Kortezubiko Jonathan Txertudi neurtuko dira: Abasenek Pogi zaldiagaz lehiatuko du eta Txertudik, Isidro zaldiagaz.
Bakoitzak bere onena emango du proba irabazteko, izan ere, 1.500 euro dago alde bakoitzetik jokoan. Irabazteko, baina, hainbat baldintza bete beharko dituzte, eta zaldiak proba ofizialen baldintzetan egon beharko dute. Gaineratu dutenez, proba Bizkaiko Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du. Hala, lehia 19:00etan hasiko den arren, pisaketa eta zozketa 18:00etan egingo dute.