Zaporeak Elkarteak arrain kontserben bilketa egingo du Mutrikun
Martxoaren 28ra [barikua] arte egongo da arrain kontserbak uzteko aukera, herriko ikastetxeetan eta dendetan.
Zaporeak Elkartea elikagaiak biltzeko kanpainan murgilduta dabil Debabarrenan zehar. Martxoaren 24an [astelehena] abiarazi zuten kanpaina eta martxoaren 28ra [barikua] arte egongo da aukera elikagaiak uzteko. Mutrikuren kasuan, arrain kontserbak biltzen dabiltza herri ikastetxe eta dendetan. Elkartetik jakinarazi dutenez, janari bilketaren bidez laguntzeaz gain bazkide egiteko aukera ere badago zaporeak.eus weborrian.