Goizeko Izarra Ikastolak azoka solidarioa egingo du
Mutrikuko minbiziaren aurkako elkartearentzat izango da azokatik lortutako dirua. Azokarako material bilketa egiten ari dira, eta materiala eroateko azken egunak bihar [martxoak 28], astelehenean [martxoak 31] eta apirilaren 3an eta 4an izango dira.
Urteroko egitasmoari helduz, aurten ere Mutrikuko Goizeko Izarra Ikastolako 6. mailako ikasleek azoka solidarioa egingo dute. Apirilaren 10 eta 11n ipini dute hitzordua; apirilaren 10ean 15:50etik 18:00etara egongo dira ikastolako atarian, eta apirilaren 11n, ostera, 08:50etik 09:30era.
Hala, bildutako dirua herriko minibiziaren aurkako elkartearentzat izango da. Joan den astean hasi ziren azokarako material bilketa egiten, eta bihar [martxoak 28] eta datorren astean ere materiala eroateko aukera egongo da. Azaldu dutenez, denetariko materialak jasotzen ari dira: “Jolasak, erropak, liburuak… jada material asko ekarri dizkigute familiek, eta oraindik ere gehiago jasotzea espero dugu”. Biharkoaz gain, astelehenean [martxoak 21], apirilaren 3an eta apirilaren 4an jasoko dute materiala.