Independentziaren aldeko aldarria, kalera
Zapatu [martxoak 29] arratsaldean Lekeitioko Ernaik 'Lekeitiotik Independentziara' eguna hartuko du. Solasaldia, koktel tailerra eta kontzertuak egongo dira, 18:00etatik aurrera.
Lekeitioko Ernaik egitarau xume baina zehatza prestatu du zapaturako [martxoak 29]. Ondarroako eta Markina-Xemeingoen ostean, Lekeitiok hartuko du Independentziara eguna. Hala, herriko gazteek aldarri independentistez beteko dituzte Lekeitioko kaleak: “Independentziaren aldeko aldarria kalera atera eta ondo pasatzeko aukera ederra izango da.
Hala, 18:00etan hasiko dute eguna Galarrenan, Zeatxik independentziara? izeneko solasaldiagaz. Ostean, gainera, koktel tailerra egingo dute. 20:30etik aurrera, musikak hartuko ditu txoko guztiak: Errota taldearen txanda izango da lehenengo, eta Alloxeletsena, ostean.