Buruarinak egiteko tailerra egongo da Lekeition
Apirilaren 12an izango da tailerra. Parte hartzeko sarrera erosi beharko da, apirilaren 8an edo 9an.
Erraldoi, buruhandi nahiz buruarinek umeei sortzen dieten zirrararen jakitun, Auzolanian bixi-bixi egitasmoaren baitan, Lekeitioko Udalak buruarinak egiteko tailerra antolatu du. Hala, apirilaren 12an izango da tailerra, Lekeitioko merkatu plazan.
Parte hartu nahi dutenek sarrera erosteko aukera apirilaren 8an eta 9an edukiko dute; kultur etxean salduko dituzte sarrerak, arratsaldez, 10 euroren truke. Era berean, bakoitzak bi sarrera erosi ahalko ditu. 120 umerentzako lekua egongo da, eta 30 umeko lau txanda sortuko dira. Sarrerarekin batera txanda eta buruarinen gaia aukeratu beharko dira: 10:00ak (pertsonaiak), 12:00ak (natura), 16:00ak (munstroak) edo 18:00ak (natura) egongo dira aukeran. Ohartarazi dutenez, umeak heldu baten ardurapean egon beharko dira tailerrean.