Loren Arkotxa Meabebasterretxea Ondarroako alkate ohia zendu da
Loren Arkotxa Meabebasterretxea Ondarroako alkatea izan zen hiru agintalditan, baita Udalbiltzako lehenengo lehendakaria ere.

Loren Arkotxa Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan: 1987tik 1991ra, 1991tik 1995era eta 1999tik 2003ra. Horrez gain, Udalbiltzako lehen lehendakaria ere izan zen. 2003ko apirilean Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, Udalbiltzaren aurkako operazioa jarri zuten martxan, eta 21 auzipetuen artean Arkotxari 10 urteko kartzela zigorra eskatu zion fiskalak. 2011n Espainiako Auzitegi Nazionalak kide guztiak absolbitu zituen, Udalbiltzaren eta ETAren artean lotutarik ez zegoela frogatu ostean. Udalbiltzan ere haren lana gogoratu dute: “Udalbiltzan ez dugu ahaztuko hark herrigintzarengatik egindako guztia, ezta Udalbiltzako lehen Lehendakari gisa egindako ekarpena ere“.
Era berean, Sortutik ere «azken egunera arte, euskaltzale eta militante nekaezina» izan zela gogoratu dute.