Maiatzaren 2ra arte egongo da eskaerak egiteko aukera.
Maiatzaren 17an ospatuko den
Antxoa Egunean salmenta postuak ipini ahal izateko eskaerak egiteko epea zabalik dagoela jakinarazi du Ondarroako Udalak. Maiatzaren 2ra arte egongo da lekua eskatzeko aukera, eta Erregistro Orokorrean egin ahalko dira eskaerak, aurrez aurre edo
telematikoki.
Postuak Kantoipen egongo dira eta artisau eta produktu gastronomikoei bideratutakoak izango dira. Udalak ez du inolako azpiegiturarik jarriko, eta postua jarri nahi dutenek 18,02 euro ordaindu beharko dituzte.