Apirilaren 16ra [eguaztena] arte egongo da aukera eskaera egiteko.
Ekainaren 28an Radixu Irratiak antolatuko duen Zapato Azulean txosnak jartzeko eskaria egiteko epea zabalik dagoela jakinarazi du Ondarroako Udalak. Apirilaren 26ko [eguaztena] 13:00ak arte egongo da aukera, eta eragile bakoitzak beharko dituen azpiegiturak ere egun horretarako eskatu beharko dira.
Eskaera
Udal Erregistro Orokorrean egin beharko da, eta online bidez ere aukera egongo da honetarako. Informazio gehiago
Ondarroako Udalaren webgunean aurkitu daiteke.