Geuretik Sortuak egitasmoaren egonadia egin du Asier Iturraldek Mutrikun
Asier Iturralde 'Gaston' komikilariak Geuretik Sortuak egitasmoaren baitako egonaldia egin du Mutrikun. Bigarren egonaldia maiatzean egingo du.

Urtarrilaren 24an aurkeztu zituzten III. Geuretik Sortuak proiektuaren parte izango ziren sortzaileak. Lea-Artibai eta Mutrikun egin dute egonaldia zenbait sortzailek, eta Asier Iturralde Gaston komikilariari Mutriku egokitu zaio bere proiektua garatzeko. Hala, martxoaren amaieran egon da udalerrian eta maiatzean egingo du egonaldiaren bigarren zatia. Herriko eragile eta norbanakoak ezagutu, enpresak bisitatu, eta herriari buruzko informazioa jasotzen ibili da egonaldian zehar.