Jon Abasolo munitibartarra Bizkaiko eskolarteko bat-bateko txapelketaren finalera sailkatu da
Maiatzaren 31an, Iurretako frontoian jokatuko dute Bizkaiko eskolarteko bat-bateko txapelketaren finala.

Bat-bateko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren azkenengo kanporaketa atzo jokatu zuten, eta, beraz, finaleko zortzikotea erabakita dago. Jon Abasolo munitibartarra dago finalisten artean, eta honako bertsolari hauek osatzen dute zerrenda: Aiala Irurtia arantzazuarra, Ekhi Zuluaga igorreztarra, Enara Gallastegi dimoztarra, Iradi Barrenetxea arterra, Kelmene Abaitua berriztarra eta Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz zornotzarrak.
Bizkaiko eskolarteko bat-bateko txapelketak lau kanporaketa izan ditu, eta saioetako irabazleak zuzenean sailkatu dira finalera eta gainontzeko laurak puntuazioren arabera.
Finalak maiatzaren 31n jokatuko dituzte Iurretako frontoian. 10:00etan hasiko dute eskolarteko nagusien idatzizko finala, eta 11:30etik aurrera lehiatuko dute bat-bateko finala.
Atzo arratsaldean Durangoko Kurutziaga Ikastolan jokatu zuten bat-bateko txapelketaren laugarren eta azkenengo kanporaketa, eta Iturriozek irabazi zuen. Atzoko saiotik, Abasolo eta Aurtenetxe ere sailkatu ziren finalera, eta hauek izan ziren saioko gainontzeko bertsolariak: Aner Goikoetxea, Haizea Rotaetxea, Malen Ibarzabal eta Maren Armendia.
Gai-emaile lanetan Ander Aldazabal aritu zen eta Garazi Mendozak, BeƱat Romerok eta Juanjo Respaldizak osatu zuten epaimahaia. Idazkari lanetan, berriz, Ander Elortegi aritu zen.