60 emakumeren parte hartzeagaz, "primeran" joan da 4. Andra Martxia
Adin guztietako emakumeek parte hartu dute hiru ordu inguruko ibilaldian.

Laugarrenez, Lekittoko Mugimendu Feministiak Andra Martxia egin zuen zapatuan. Herriko emakumeek berriro ere erantzun egin dute, eta 60 emakume inguruk parte hartu dute aurtengoan: “Primeran joan zen, adin guztietako emakumeek parte hartu zuten. Eguraldia ere lagun izan genuen”. Hala, 09:00etan ekin zieten hiru ordu inguruko ibilaldiari, Andraetxean hasi, herria zeharkatu, Talaiara igo, Zatikatik pasatu eta atzera ere Andraetxera itzuli ziren. Amaieran, gainera, indarrak hartzeko mokadutxoa hartzeko tartea eduki zuten Andraetxean.

Parte hartzaileak.Lekittoko Mugimendu Feministia

Mokadutxoa jan zuten Andraetxean.Lekittoko Mugimendu Feministia