Maiatzaren 10ean [zapatua] ospatuko da aurten Leatarren Eguna, Gizaburuagan. Egun guztiko jaia antolatu dute Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexako herritarrek, Lea Ibarraren nortasuna indartu eta aldarrikatzeko helburuagaz.
12.000 euroko kostua daukan tratamendua behar du Emir Vazquez 16 urteko lekeitiarrak, eta dirua lortzeko asmoz jaialdia egin dute Lekeitio BHIko kideek. Tapoi bilketarekin jarraitzeaz gain, ekarpen ekonomikoa egiteko kontu korronte bat ere zabaldu dute.
Aurtengo udalekuen informazio zehatza emateko bilera egingo dute apirilaren 28an, 18:30ean, Azkue aretoan. Izena emateko epea maiatzaren 5ean irekiko da. Aurten DBH 1eko gaztetxoek ere parte hartu ahalko dute.
Berriatuko Udalagaz elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker sortu dute ondarea.berriatua.eus ataria.
Apirilaren 25ean eta 26an Plaza Beltzeko hormak margotu eta umeentzako margo tokia prestatuko dute. Laguntzera bertaratzeko deia egin diete herritarrei.
Eguraldia lagun izan ez arren, "jende asko" batu da Etxebarriko Elizpe Rock jaialdian. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete jaialdia aurrera eroaten lagundutako denei.
Lehiaketaren 8. aldian guztira 99 lan jaso dituzte, hau da, iaz baino hamar lan gehiago.
Gaur egungo begirada emango dio Calixto Bieito Jesus Guridiren 'Mari-Eli' zarzuelari. Apirilaren 30ean [eguaztena] eta maiatzaren 1ean [eguena] estreinatuko da Bilboko Arriaga Antzokian.
Ricardo Narbaiza Baskaranek eman ditu argazkiak dohaintzan. Argazkiok artxiboan gorde eta "behar bezala" kontserbatzeko konpromisoa hartu du udalak.
2024an Euskal Herriko zinema komertzialetan euskarazko emanaldien kopurua neurtu du Pantailak Euskarazek: % 1,6. Euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa dela eta, neurriak eskatu dituzte.