Hilaren 24a, Lekeitioko Mendi Martxarako izena emateko epemuga

Maiatzaren 4an egingo dute Lekeitioko Mendi Martxa, eta parte hartzeko izen ematea apirilaren 24ra bitartekoa da. Udaletik azaldu dute mendizale “kopuru handia” aurreikusten dutela. Izena emateko bideak bi dira: Internet bidez egitea, udalaren web orrialdera sartuz, edota Santi Brouard kiroldegiko harrerara jotzea.
Mendizale denei egokituriko ibilbide bi egongo dira aukeran, biak plazan hasi eta amaituta: 21 eta 11 kilometrokoak. Luzea 08:00retan hasiko da; laburra, 10:00etan. Bien prezioa 15 eurokoa da; haurrek, 10 euro ordaindu beharko dituzte. Bestalde, nork bere edalontzia eroan beharko duela argitu dute