Markina-Xemeingo Udalak argazki zaharren sorta bat jaso du dohaintzan
Ricardo Narbaiza Baskaranek eman ditu argazkiak dohaintzan. Argazkiok artxiboan gorde eta "behar bezala" kontserbatzeko konpromisoa hartu du udalak.

Markina-Xemeingo Udalak argazki zaharren sorta bat jaso du dohaintzan, Ricardo Narbaiza Baskaranen eskutik. Bi aldeek hitzarmena sinatu dute, eta bertan adostu dutenez, argazkiok udal artxiboan gorde eta “behar bezala” kontserbatuko ditu udalak: “Udalaren helburua da artxibo historikoa zaintzea eta berau baliabideez hornitzea, ekarpen berriak eginez”. Jakitera eman dutenez, etorkizunean nahi duen orok edukiko du material hori kontsutatzeko aukera.