Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hasi dute Bizkaiko trainerillen liga Lekeitiok eta Ondarroak

Isuntzak bigarren postua lortu du gizonezkoen nagusi eta gazte mailetan, eta Ondarroak lehenengoa, emakumezkoen gazte mailan eta bigarrena, nagusien mailan.

Ondarroako trainerilla Lekeition, Bizkaiko Ligan
Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2025/04/29

Bizkaiko trainerillek ekin diete aurtengo lehiari. Domekan [apirilak 27] Lekeitiok hartu zuen ligako lehenengo estropada, eta etxeko arraunlariek maila ona erakutsi zuten, gizonezkoen nagusi eta gazte mailetan bigarren postuak irabazita. Ondarrutarrak ere ez ziren atzean geratu, eta emakumezko nagusien mailan bigarren postua eta gazteetan garaipena lortu zituzten.

Gazteei dagokienez, gizonezkoetan garaipena eskuratzetik ia bi segundora baino ez ziren geratu lekeitiarrak. Zierbenak hamar segundo inguruko errentagaz hartu zituen ia ziaboga guztiak, baina amaierarako Isuntzak errenta laburtzea lortu zuen. Hala, Zierbenak 17.21,65eko denbora eginda amaitu zuen estropada, eta Isuntzak, ostera, 17.23,58ko denboragaz. Ondarrutarrek seigarren postua eskuratu zuten, 18.12,40ko denbora eginda.

Emakumezkoetan, ostera, Ondarroak Mundakaren aurretik amaitzea lortu zuen. Lehenengo ziabogatik nagusitu ziren ondarrutarrak, eta goren goreneko maila mantendu zuten estropada guztian zehar. Hala, 20.13,05eko denboragaz amaitu zuten estropada; Mundakak 22.03,71eko denbora egin zuen.

Nagusien mailan, aldiz, bigarren postuak eskuratu zituzten Ondarroak nahiz Isuntzak. Emakumeei dagokienez, Kaikuren (19.48,57) atzetik amaitu zuen Ondarroak (20.19,27); lehenengo ziabogan Kaikuk hamabi segundo inguruko errenta ateratzen zieten ondarrutarrei, eta bigarren eta hirugarren ziabogetan errenta handituz joan zen. 

Gizonezkoetan etxekoek hiru talde aurkeztu zituzten, eta Ondarroak, bat. Hala, Bermeo B-ren atzetik geratu zen Isuntza C, hogei segundo eskasera. Lekeitiarrek lehenengo ziaboga zortzi segundoko aldeagaz hartu zuten arren, bigarren ziabogan errenta laburtzea lortu zuten, Bermeok baino lau segundo beranduago hartuta. Hala ere, hirugarren eta azken ziabogan Bermeok aurrea hartu zuen, eta hala, 15.37,95eko denbora eginda amaitu zuten. Lekeitiok, ostera, 15.57,84ko denbora egin zuen. Atzetik geratu ziren Zierbena B eta Arkote A, eta bosgarren postuan amaitu zuen Ondarroak, irabazlea baino minutu bat gehiago eginda (16.38,24). Bermeo A zazpigarren eta Isuntza A zortzigarren geratu ziren, eta Isuntza B, ostera, hamargarren.

Hurrengo jardunaldia. Ligari Lekeition hasiera emanda, beste sei estropada jokatuko dituzte arraunlariek. Hurrengoa eguenean [maiatzak 1] izango da, Mundakan, 16:00etan. Mundakakoaren ostean, maiatzaren 3 eta 4an Elantxobek hartuko du trainerilla liga, 16:00etan eta 10:30ean, hurrenez hurren. Liga amaiera eta Bizkaiko Txapelketara sailkatzeko azken estropada maiatzaren 10ean izango da, Ondarroan.Txapelketagaz amaitzeko, ostera, Bizkaiko Txapelketa lehiatuko dute arraunlariek, maiatzaren 11n, Ondarroan.

Ondarroako trainerilla Lekeition, Bizkaiko Ligan

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Bizigiro, Bizkaia

Ezinbesteko andre ahaztuak

Euskal Herria, Bizkaia

Espetxeratu dute Getxon sexu eraso bat egitea leporatuta atxilotu zuten gizona

Euskal Herria, Bizkaia

Santurtziko udaltzainburuak dimisioa eman du, bi auzi ikerketapean egonda

Euskal Herria, Bizkaia

Cake Minuesa eskuin muturreko probokatzaileari erasotzea leporatzen diote atzo atxilotutako gizonezkoari

Euskal Herria, Bizkaia

Subflubialari Ez plataformak «gardentasuna» eskatu du itsasadar azpiko errepidearen proiektuaren inguruan

Bihar zabalduko dute Deustu eta Txorierri lotzen dituen tunela

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko golkoan hasiak dira goi tentsioko linearako kablea jartzen

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Zornotzan hil zen txirrindulariaren harrapaketa dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Ur eskasia dela eta, zisterna kamioiak eramanen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Karrantzara

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatuta

Euskal Herria, Bizkaia

Bi adingaberi sexu erasoak egiteagatik bilatzeko nazioarteko agindua zuen gizon bat atxilotu dute Bilbon

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko kontserba enpresen lan ituna hitzartu du gehiengo sindikalak

Bizkaia, Euskal Herria

Bizkaia «aukeren herrialde» bihurtzeko itun bat proposatu du Etxanobek

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.