Partida ederrak, Mendexan

Master Laboral Kutxa Emakumezkoen eskuz binakako pilotariek Mendexako pilotalekua hartu zuten domeka goizean. Herriko udalak, Emakume Master Cup enpresagaz batera antolatu zuen jaialdia. Bi partida jokatu zituzten pilotariek, lehenengoa gazte mailakoa, eta bigarrena elite mailakoa.
Eider Perez eta Naiara Uriarte bikoteak irabazi zuten emakumeen eskuz binakako pilota mistoko gazteen partida, eta Olatz Arrizabagala eta Arrate Bergarak eskuz binakako pilota mistoko elite partida.
June Berasaluze eta Naia Zelaia Perez eta Uriarteren aurka aritu ziren, eta bigarrenek eskuratu zuten garaipena, 10 eta 18ko markagailuagaz. Bigarren norgehiagokan Arrizabalagak eta Bergarak Amaia Aldai eta Enara Gaminderen aurka jokatu zuten, partida berdindua eskainiz. Azkenean, 22 eta 19ko markagailuagaz gailendu ziren gernika-lumotarra eta laukiztarra.