Bertan Mutrikuko Merkatarien Elkarteak udaberriko zozketako sariak banatu ditu
Guztira 1.000 euroko saria banatu du Bertan Mutrikuko Merkatarien Elkarteak: 400 euroko bonu bat, 200 euroko bi bonu eta 100 euroko bi bonu.

Mutrikuko Bertan Merkatari Elkarteak udaberriko zozketa egin du. Guztira, 1.000 euro banatu ditu bost bonutan; 400 euroko bonu bat; 200 euroko bi bonu; eta 100 euroko bi bonu. Hala, Elena Cebrian izan da 400 euroko bonuaren irabazlea. 200 euroko saria aldiz, Mari Angeles Larreak eta Jose Mari Gabilondok eskuratu dute, eta 100 eurokoa Angel Astigarragak eta Josune Urrutiak.