Mugikorren zentzuzko erabilerari buruzko hitzaldiak egongo dira maiatzean
Ziortza-Bolibarren, Etxebarrian, Ispasterren eta Berriatuan egongo dira hitzaldiak, Telmo Lazkanoren eta Maitane Ormazabalen eskutik. Izena eman behar da.
Lea-Artibai Mankomunitatearen eskutik, eta eskualdeko hainbat udal eta guraso elkarterekin elkarlanean, mugikorren zentzuzko erabilerari buruzko formakuntza egongo da maiatzean. Joan den azaroan eskualdeko herri handienetan eskaini zituzten saioak, eta oraingoan herri txikien txanda izango da. Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal izango dira hizlariak, eta bakoitzak bina saio eskainiko ditu Ziortza-Bolibarren, Etxebarrian, Ispasterren eta Berriatuan.
Saio guztiak 17:00etatik 19:00etara izango dira, eta parte hartzeko izena eman behar da 94-616 90 68 telefonora deituz edo www.lea-artibai.org orrialdean zabaldu duten galdetegia betez; izen emateak lehen saio baino egun bat lehenago egin beharko dira. Herritar guztiek parte hartu dezakete formakuntzan, baina, batez ere, 0-18 urte bitarteko gaztetxoen gurasoei egin diete parte hartzeko deia. Formakuntza euskaraz izango den arren, gaztelaniara itzuliko dute Telegram bitartez.
Saioak.
- Ziortza-Bolibar. Maiatzak 5 eta 12 (Telmo Lazkano) eta 7 eta 14 (Maitane Ormazabal), udaletxeko osoko bilkura aretoan.
- Etxebarria. Maiatzak 6 eta 13 (Telmo Lazkano) eta 8 eta 15 (Maitane Ormazabal), Kultur Aretoan.
- Ispaster. Maiatzak 14 eta 15 (Telmo Lazkano) eta 21 eta 22 (Maitane Ormazabal), Iñigo Egiluz udal aretoan.
- Berriatua. Maiatzak 19 eta 26 (Telmo Lazkano) eta 20 eta 28 (Maitane Ormazabal), bideo gelan.