Leartigolek ere prest dauka Euskaraldiaren hamaikakoa
Leartigol proiektuak ere badu Euskaraldiaren bere hamaikakoa. Lea-Artibai eta Mutrikuko klubetako ordezkariek osatzen dute. Hain zuzen ere, hauxe da hamaikakoa: Jon Bastida (Amaikak-Bat FT), Eneko Barrenetxea (Aurrera KE), Elene Izeta (Ondarbeltz FT), Txomin Abasolo (Artibai FT), Xuban Galdos (Berriatuko FT), Adei Malaxetxebarria (Lekeitio FT), Julen Plaza (Artibai FT), Jon Linder (Mutriku FT), Ainara Anakabe (Ondarbeltz FT), Iosu MuiƱos (Mutriku FT) eta Jon Filippini (Aurrera KE).
Aktibazioan, emozioetan eta elkar eragitean arreta ipinita, maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldiaren 4.aldia, eta herriz herri hamaikakoak osatzen ari dira. Euskara bera da Leartigolen ardatz nagusietako bat; izan ere, 2012ko udazkenean sortuta, futbolari buruzko ikus-entzunezko proiektu komunikatiboa da, internet bidez eta euskaraz, eta bere helburu nagusia da Lea-Artibai eta Mutriku-Deba eskualdeetako futbol taldeen bozgorailu izatea. Horretarako, webgunea (www.leartigol.com), YouTube kanala eta sare sozialak baliatzen ditu, eta Ondarroako Radixu Irratian martitzenero irratsaioa dauka, 20:30ean.