Festa giroa nagusi Leatarren Egunean
Leatarren Eguna ospatzen dabiltza gaur [maiatzak 10] Lea Ibarrako herritarrak. 'Herri txikiak bizirik' deritzon kamisetagaz atera dira kalera.

Gizaburuagan batu ziren zapatuan [maiatzak 10] Lea Ibarra osatzen duten bost herritako (Mendexa, Amoroto, Munitibar, Gizaburuaga eta Aulesti) herritarrak, Leatarren Eguna “goi goitik” ospatzeko helburuagaz. 11:30ean ekin zioten egunari, buruhandi eta dultzaineroen kalejiragaz, eta 12:00etan hasiera ofiziala eman zioten festari Leargiren eskutik botatako txupinazoagaz. Antolatzaileek egunaren balorazio “oso ona” egin dute. “Orokorrean giro oso ona egon zen, eta eguraldiak ere lagundu zigunez, balorazio positiboa egiten dugu”.
Ostean, ume zein nagusi irrintzi lehiaketan murgildu ziren, giro “ederra” sortuz: “Sei pertsonek eman zuten izena lehiaketan, hiruk 12 urtetik beherako kategorien, eta beste hiruk, 12 urtetik gorako kategorian. 12 urtetik berakoen kategorian Elama Witzi izan zen irabazlea, eta 12 urtetik gorakoetan Lore Zarragoikoetxea”. 13:00etan trikibertso poteoagaz alaitu zituzten Gizaburuagako kaleak. Mirari eta Izarra berriatuarrak arduratu ziren trikitia eta panderoagaz herria girotzeaz, eta Garazi eta Lurdes izan ziren bertsoei ahotsa jarri zieten bertsolariak. Geldialdi ezberdinak egin zituzten, eta bertsoa eta musika tartekatuz ibili ziren. Bertsolariei ez zitzaien umorerik falta izan, eta herri guztien errepasoa eginez, jendearen parte hartzea bilatu zuten.Â
Trikibertso poteoa amaitu ondoren, bazkaltzeko ordua heldu, eta Gizaburuagako frontoia bete zuten Leatarrek; guztira, 278 pertsona elkartu ziren. Gainera, aldarrikapenei ere egin zieten tartea zapatuan; izan ere, Herri txikiak bizirik aldarria presente egon da leku guztietan; bai herritarren kamisetetan, eta baita frontoiko horman ere. “Kamisetak jantzita kalera ateratzek deialdia egin genuen, eta jendeak erantzun zuen. Horrez gain, pankartak ere jarri genituen, aldarrikapena zabaltzeko”.Â
Hala, festa giroak ez zuen etenik izan zapatuan. 18:00etan Ginakanari eman zioten hasiera, Kubikeren eskutik, eta 19:00etan txokolatada eging zuten. Ondoren, 20:00etan Kittu erromeriak dantzan jarri zituen leatarrak, eta 22:00etan DJ Arene igo zenoholtza gainera, jaiari amaiera emateko asmoz.Â
Â

























































