Zelai ingurua jendez bete da Markina-Xemeingo Baserri Egunean
Baserri Eguna ospatu dute gaurkoan markina-xemeindarrek. Bildots errea jateko ilara luzea sortu da frontoi azpian.

Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteak eta Markina-Xemeingo Udalak antolatuta, Baserri Eguna ospatu dute gaur [maiatzak 10] markina-xemeindarrek. 10:00etan zabaldu dute azoka, eta bertoko zein inguruko ekoizle eta abeltzainek bete dute Zelai ingurua.Â
Denetarik erosteko aukera izan dute gaurkoan bertaratu direnek; besteak beste, ogia eta gozoak, sagardoa eta txakolina, okela produktuak, gildak, berakatz beltza eta garagardoa egon dira azokan. Guztira, hamalau postu jarri dituzte, eta erosketak egitera joan diren herritarrak “pozik” agertu dira askotariko produktuekin. Eskualdeko herrietako jendea ere joan da azokara, eta giro “ederra” egon dela azpimarratu dute: “Lehen aldia da Baserri Eguneko azokara gatozena, eta asko gustatu zaigu bai giroa, eta baita azoka bera ere. Berakatz beltza, txorizoa eta gozoa erosi ditugu, eta orain, probatzeko gogoagaz gaude”.Â
Ekoizleen produktuez gain, bertoko abeltzainek ere animaliak eraman dituzte, eta gainera, aurten, iaz baino ustiategi eta animalia gehiagok parte hartu dutela azpimarratu dute antolatzaileek: bederatzi abeltzainek zaldiak, behorrak eta pottokak eraman dituzte, sei abeltzainek, berriz, ardiak eta ahuntzak eta hiru abeltzainek, abelgorriak eta hegaztiak.Â
Hala, azokaren giroan murgilduta, 12:30ean bildots errearen pintxoak saltzen hasi dira, helburua, 1.000 pintxo saltzea izanik. Goizean hasi dira janaria prestatzen, eta nahiz eta 12:30ean hasi diren zerbitzatzen, jendea bildotsa jateko gogoz zegoen, 12:00etarako tikeak hartzeko ilara luzea baitzegoen frontoi azpian. Beraz, eguraldia lagun izanik, 14:00etan eman diote amaiera azokari.Â











































































