Barkadadearen aurka, film emanaldia
Lekeitio Lagunkoiak 'El piano' filmaren emanaldia eskainiko du eguaztenean [maiatzak 14] kultur etxean, doan.
Lekeitio Lagunkoiak eguaztenean [maiatzak 14] El piano filmaren emanaldia eskainiko du. Doan izango da, eta kultur etxeko Azkue aretoan emango dute filma, 18:00etan. Lagunkoiako kideek bakardadeari aurre egiteko film emanaldiak eskaintzen hasi ziren joan den urtarrilean, eta lehenengo saioak izandako arrakasta ikusita, bigarrena antolatzea erabaki dute. Gogorarazi dute interesa duten herritar denak joan daitezkeela filma ikustera: “Ekimen hau publiko guztientzako egokia da. Gaur egun bakardadeak sortzen duen arazo larriari aurre egiteko modu bat da”.