Berriatuko San Gregorioen lehenengo asteburua "oso ondo" joan da
San Gregorioetako asteburu "handiena" pasata, datorrenean emango diote amaiera berriatuarrak jaiei.

“Goi goitik” ospatu dute San Gregorio jaietako lehenengo asteburua berriatuarrek. Maiatzaren 3an [zapatua] Gazte Egunagaz motorrak berotzen hasi baziren ere, eguenean [zapatua] eman zioten hasiera jaiei Umeen Egunagaz.Â
10:00etatik 15:00etara umeentzako jolasak egin zituzten, eta ondoren, Kaxero Gaupaseroren jaitsieraren orduan izan zen, Erraldoi eta Buruhandiekin batera. Udaletxe aurrean herritarrek ongi etorria egin ondoren, Foro Feministak irakurri zuen pregoia. 20:00etan, Olatz Salvadorren kontzertua egon zen, eta antolatzaileek zehaztu dutenez, giro “oso ona” egon zen: “Eguraldia lagun, Umeen Egunean oso giro ona egon zen. Gainera, Olatz Salvadorren kontzertura jende asko etorri zen inguruko herrietatik ere”.Â
Barikukoa egun handia izan zen berriatuarrentzat: San Gregorio Eguna. Mezagaz eman zioten hasiera egunari, eta 13:00etan herri kirolak egon ziren Mendibarren frontoian. Euskal Duatloi Txapelduna den Ugaitz Mugerza eta Euskal Herriko txapelduna den Iker Vicente aizkolariak, eta Udane Ostolaza, Estefi Etxebeste eta Inhar Urruzuno harri jasotzaileak izan ziren goizeko protagonistak. Frontoiko harmaila bete egin zen; ume, gazte zein nagusi herri kirolarien ikuskizuna ikustera bertaratu baitziren. Urruzuno, Ostolaza eta Etxebesteik mota guztietako harriak altxa zituzten bitartean, Urruzuno eta Etxebestek duatloia lehiatu zuten, korrika eta aizkoragaz. “Eguraldi txarragatik frontoian gauzatu genituen eguneko ekitaldiak, eta egia esan, oso ondo atera ziren, harmaila bete egin baitzen”. 18:00etan, Herrialde Katalanetako Viladamat herrikoei harrera egin zieten, eta ondoren, Sarats dantza taldeak emanaldia eskaini duen. 21:00etan play backa lehiaketa egon zen eta Zaharra eta Edarra taldeak irabazi zuen. 22:30ean Desein, La Txama eta Band Sound taldeak igo ziren oholtzara. “Eguraldiagatik iaz baino jende gutxiago egon zen San Gregorio Egunean, baina hala ere, oso ondo atera zen dena”.Â
Zapatuan [maiatzak 10] goizean goiztik batu ziren berriatuarrak, paella lehiaketako prestaketekin hasteko. Guztira 780 lagun elkartu ziren paella janean, eta Jagoba eta kuadrillak irabazi zuten txapelketa. “Oso giro ona egon zen egunean zehar, eta goizean eguraldiak lagundu zuenez, erraldoi eta buruhandien kalejira ere egin ahal izan genuen”. Zapatuan jende asko ibili zela aipatu dute antolatzaileek, eta eskualdeko gainerako herrietatik ere joan zirela herritarrak.
Herenegun [maiatzak 11] Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren lehen jardunaldia hartu zuen Berriatuak, 680 kiloko mailakoa. Ondoren, Andoni Ollokiegiren musikagaz eman zioten amaiera asteburuari: “Ollokiegik amaiera ederra eman zion asteburuari, giro bikaina jarri baitzuen”. Datorren asteburuan [maiatzak 17 eta 18] kirolez betetako asteburua izateaz gain, amaiera emango diote San Gregorioei Berriatuan.Â
[ARGAZKI GALERIA]














































































































































