Euskaraldiari ongi etorria egin diete Ziortza-Bolibarren
Herri argazkia atera dute ziortza-bolibartarrek. Domekan [maiatzak 18], Euskaraldian bete-betean sartuta, Itsu Koplak egongo dira, 12:30ean.

Bi egun baino ez dira falta aurtengo Euskaraldiari hasiera emateko, eta hasi dira beroketak egiten Lea-Artibaiko hainbat herritan. Horietako bat da Ziortza-Bolibar, izan ere, domekan [maiatzak 11] 60 herritar inguru elkartu ziren frontoian eta plazan herri argazkia ateratzeko. Argazkirako, gainera, umeek margotutako pankarta erabili zuten. Ostean, trikitilariekin kantuan aritu eta poteoa egin zuten.
Era berean, Euskaraldiari ongi etorria eginda eta ariketan bete-betean sartuta, domekan Itsu Koplak egongo dira. 12:30ean Simon Bolivar Museoan ipini dute hitzordua; bertsolariak Josune Aramendi eta Unai Iturriaga izango dira.