Martxan da kalatxorien populazioa kontrolatzeko kanpaina
Lekeitioko Udalak barikura [maiatzak 16] arte jasoko ditu herritarren eskaerak.
Lekeitioko Udalak herrian dauden kalatxorien populazioa kontrolatzeko asmoz, kanpaina ipini du martxan. Barikura [maiatzak 16] arte jasoko dituzte herritarren jakinarazpenak, teilatuetan kalatxoriak edo euren habiak baldin badaude. Arazoaren berri emateko bi bide ipini dituzte herritarren eskuetara: udalera deituta (94-603 41 00) edo udala@lekeitio.eus helbide elektronikora idatziz. Jakinarazpen guztiak jaso ostean, arazoa konpontzeko neurriak hartuko ditu udalak.