1940an jaiotako bazkideak omenduko dituzte
Beti Jai jubilatuen elkarteak zapatuan [maiatzak 17] egingo du omenaldia.
Markina-Xemeingo Beti Jai Elkarteak urteroko omenaldia egingo du zapatuan [maiatzak 17]. Aurten 85 urte bete dituzten edo beteko dituztenei egingo diete omenaldia; halaber, 1940an jaiotakoak omenduko dituzte. Goiz guztiko egitaraua antolatu dute. 12:00etan Mertzedeko elizan meza egingo dute, eta jarraian, aurreskua eta omenaldia egingo dituzte. Omenaldiagaz amaitzeko, kopaua eta bazkaria egingo dituzte Beti Jain.