40 lagun batu ditu Lagunkoi Taldearen hileko film emanaldiak
Lekeitio Lagunkoia taldeak hileko film emanaldia eskaini zuen atzo [maiatzak 14]. El piano filma ikusi zuten bertaratu ziren 40 herritarrek: “Denentzako oso gustukoa izan da emanaldia. Amodiozko istorio polita, amaierara arteko jakinmina, protagonistaren lana ezin hobeto, musika ederra… denetarik komentatu digute”. Hurrengo emanaldia ekainaren 11n egingo dutela aurrera dute, El exotico Hotel Marigol filma ikusteko.