Hamar bazkide omendu ditu Beti Jai elkarteak
1940an jaiotako bazkideak omendu ditu Beti Jai jubilatuen elkarteak.

Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak 1940an jaiotako bazkideak omendu ditu. Guztira hamar izan dira aurten 85 urte bete dituzten bazkideak, eta lore sorta bana jaso zuten zapatuan [maiatzak 17] elkartearen eskutik. Hala, Mertzedeko elizako mezaren ostean, aurreskua dantzatu zieten bazkideei. Egunagaz amaitzeko, kopaua eta bazkaria egin zituzten Beti Jain.