200 lagun inguru batu ziren Karenka Elkarteak antolatutako mendi irteeran
Ondarroako Karenka Elkarteak domekako [maiatzak 18] mendi irteeraren balorazio "oso ona" egin du.

Danon Ondarru! sentsibilizazio kanpainaren barruan, mendi irteera egin zuen Karenka Elkarteak domekan [maiatzak 18]. Bertan, 200 lagun inguru batu ziren, eta elkartetik irteeraren balorazio “oso ona” egin dute: “Kontuan hartuta asteburuan Ondarroan zenbat ekintza ezberdin egon ziren, herritarren erantzuna oso ona izan zen, eta Karenka Elkarteko kideok balorazio positiboa egiten dugu”.Â
09:00etan Itsasaurren batu ziren guztiak, eta Montes Solidarios taldeak joeletten ikastaroa eskaini zuten: “20 minuto inguruko ikastaroa izan zen, eta bertan, Montes Solidarios taldearen lana azaldu, eta joeletta -mendiko gurpildun aulkia- nola erabili erakutsi ziguten”. Montes Solidarios irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua da, “dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutako mendiko jarduerak sustatu eta antolatzen dituena”.Â
09:30ean abiatu ziren gorozika auzora, eta 11:00etan heldu ziren bertara: “Gorozikan geldialdia egin genuen, eta bertara kotxez igo zirenekin elkartu ginen. Handik, Tontoramendira igo ginen denok batera, azkenengo txanpa burutzera. Tontorramendik bigarren geldialdia egin ondoren, Txori Errekatik jaitsi ginen berriro Itsasaurrera”. Lau joelette aulki eta barra direkzional bat eraman zuten Karenkako kideek: “Barra direkzionala ikusmen urritasuna duten pertsonentzako da. Aurretik pertsona batek gidatzen du, eta atzetik beste batek”.Â
Karenka eta Montes Solidarios Elkarteez gain, Aurrera Mendi Taldeko kideak ere joan ziren irteerara, baita, Ondarroako adingabeen zentroan dauden gazteak ere: “Oso polita izan zen. Mendi Taldeko kideek ibilbidea markatu ziguten, beraiek izan ziren aurretik eta atzetik, bidea egiten joan zirenak. Gainera, adingabeen zentroan dauden gazteak ere etorri ziren, hamabost inguru. Irteera polita izan zen, eta giroa ezin hobea. Aipatutako taldeez gain, Ondarroako Udalari ere eskerrak eman nahi dizkiogu, emandako laguntzagatik”.Â
Argazkiak: Aurrera Mendi Taldea.Â

























































































































































































































































































