Ekain Txakartegi lekeitiarrak bigarren postua lortu du III. Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketan
Txakartegik bigarren urtez jarraian eskuratu du bigarren postua.

Zapatuan [maiatzak 17] Euskal Herriko Txistulari Gazteen III. Txapelketa lehiatu zuten 29 txistularik Bilbon. Bidebarrieta Kulturguneak hartu zuen txapelketa, eta parte hartu zuten 29 partaideen artean, izan zen eskualdekorik ere: Ekain Txakartegi lekeitiarra. Musikaia Musika Eskolako ikaslea da Txakartegi, eta bigarren urtez jarraian bigarren postua eskuratuta itzuli da etxera. Izen handiko txistularien balorazio “oso onak” jaso zituen Txakartegik, eta “etorkizun oparoa” izango duela aurreikusten dute.