Amorotoko Udalak erasoen aurkako jaietako protokoloa aurkeztuko du
Aurkezpena bihar [maiatzak 22] izango da, 19:00etan, kultur etxean.
Amorotoko Udalak jaiak ere gune aske eta seguruak izateko bidean, erasoen aurkako herri protokoloa prestatu du. Hala, protokoloaren aurkezpena egingo dute bihar [maiatzak 22], 19:00etan, kultur etxean. Denen arteko elkarlanagaz erasorik gabeko jaiak izatea dute helburu, eta halaber, udalak herritar denen inplikazioa eskatu du: “Oso garrantzitsua deritzogu ahal duen guztiak parte hartzea, guztion artean errazagoa izango baita”.