Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

III. Euskal Jaia ospatuko dute zapatuan Markina-Xemeinen

11:30ean hasiko dute jaia, eta goizeko jardunaren ostean, arratsaldean erromeria egingo dute. Zerutxu Dantza Taldekoez gain, Lekeitioko Etorkizuna, Berrizko San Lorentzo eta Mallabiko Gazte Alaiak dantza taldeek parte hartuko dute goizeko emanaldietan.

Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2025/05/21

Bi urteren ostean, bueltan da Euskal Jaia Markina-Xemeinera. Izan ere, aurreko bi aldietan bezala, aurtengoan ere Zerutxu Dantza Taldeak antolatuta III. Euskal Jaia ospatuko dute zapatuan [maiatzak 24]. 11:30ean hasi eta egunak ez du etenik izango iluntzera arte.

Guztira 100 dantzari inguru batuko ditu egunak, eta Zerutxuko dantzariek ez ezik, beste hiru taldek ere parte hartuko dute: Lekeitioko Etorkizuna, Berrizko San Lorentzo eta Mallabiko Gazte Alaiak dantza taldeek, hain zuzen ere. 11:30ean kalejiragaz hasiko dute eguna denek, bi taldetan banatuta: “Arkupe ingurutik aterako da kalejira, eta taldeetako bakoitzak herriko hainbat tokitan dantzan egingo dute”. 12:30 inguruan, ostera, bi taldeak batu, eta Zelaira kalejira bateratuan helduko dira; han, ekitaldi nagusia egingo dute, 13:00etan. Bazkalostean, aldiz, dantza egin nahi duten denei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek, izan ere, erromeria egingo dute Izarra eta Alaitzen eskutik, Arkupe parean; euria egingo balu, Kontzejupean egingo dute erromeria, eta dantzak, Plazabarripean.

Bi urtez behin. Azken Euskal Jaia 2023an antolatu zuen Zerutxuk: “2022an Zerutxuko nagusiok parte hartu genuen, eta Arrasateko Lore Gazteak taldekoak gonbidatu genituen. 2023an, aldiz, Zerutxuko umeek egin zuten dantzan, eta Ermuko eta Arrasateko dantzariak gonbidatu genituen”. Aurten Zerutxuko 6 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoek parte hartuko dute, eta azaldu dutenez, hemendik aurrera bi urtez behin antolatzea da asmoa: “Urtero halako egun bat antolatzea lan karga handia da guretzat, ze, boluntarioak gara, eta lan gehigarria egin behar izatea eskatzen digu. Horregatik, pentsatu genuen bi urtetik behin egitea hobeto egongo litzatekeela, denok ere, gogotsuago hartzen dugulako. Horrekin batera, bi urtetik behin egiten dugun Zerutxuko ekitaldi nagusia eta Euskal Jaia urte desberdinetan egiten saiatu gara, eta ekitaldi hori iaz egin genuen”. Hala, urte batean ekitaldi nagusia edukiko dute, eta hurrengoan, Euskal Jaia.

Lan gehigarria eskatzen dieten arren, jaia mantendu egin nahi dute Zerutxukoek. Izan ere, umeek urtean zehar ikasitako dantzak herrian bertan erakusteko aukera bakarrenetarikoa da Euskal Jaia: “Udan auzoetan nahiz alboko herrietan egiten dugu dantzan, baina Markina-Xemeinen bertan erakusteko aukera bakarrenetarikoa hau izaten da. Herritarrei nahiz ingurukoei etortzera animatu nahi diegu, polita izango da gure umeek ikasitakoa eurei erakutsi ahal izatea. Eta arratsaldean ere, erromerian giro polita egotea espero dugu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.