Lea Ibarreko udalekuetan izena emateko epea barikuan amaituko da
Udalekuak ekainaren 23tik [astelehena] uztailaren 18ra [barikua] arte izango dira,10:00etatik13:00etara. Barikuan [maiatzak 23] amaituko da izena emateko epea.
Urtero legez, aurten ere, badatoz Lea Ibarreko udalekuak. Hala, Kubike Aisialdi Elkarteak izena emateko epea zabaldu du, eta barikura arte [maiatzak 23] egongo da aukera apuntatzeko: “Ez da onartuko epez kanpoko izen ematerik”. Ekainaren 23an [astelehena] hasiko dira udalekuak, eta uztailaren 18ra [barikua] arte iraungo dute, 10:00etatik 13:00etara.
Izena emateko bi modu daudela jakinarazi dute antolatzaileek; modu presentzialean, edo online: “Modu presentzialean izena emateko, Lea Ibarreko herrietako udaletan galdetegia jaso eta bete ondoren, bertan entregatu beharko da. Online apuntatzeko, galdetegia bete beharko da”.
2013tik 2022 urteen artean jaiotako umeei zuzenduta daude, eta prezioei dagokienez, ondorengoak izango dira: “Familiako ume batek izena emanez gero, 80 euro ordaindu beharko ditu, familiako bi ume egonez gero bakoitzak 70 euro ordaindu beharko ditu, eta hiru umeren kasuan, bakoitzak 60 euro”. Ordainketa egiteko transferentzia egin beharko da ES972095 0043 10 9115175644 kontu korrontera, eta kontzeptuan umearen izena jartzeko eskatu dute.