Ziortza-Bolibarko karobia ikusteko txangoa egingo dute domekan
Aranbaltz Kultur Taldeak antolatu du irteera. Ordu eta erdi ingurukoa izango da, eta ez da izenik eman behar.
Aranbaltz Kultur Taldeak antolatuta, txangoa egingo dute domekan [maiatzak 25] ziortza-bolibartarrek. Munitxei eta Muniozguren arteko karobia ikustera irtengo dira, 11:00etan ipini dute hitzordua; parte hartzeko ez da izenik eman behar.
Antolatzaileek azaldu dutenez, txangoa egiteagaz batera, karobiaren inguruko azalpenak emango dituzte taldeko hainbat kidek: “Herriko jende askok badaki jada karea zertarako erabiltzen zen eta han zer egiten zen, baina ez dakitenentzat azalpenak emango ditugu”. Ordu eta erdi inguruko ibilaldia izango dela aurreikusten dute, eta interesa duten denei egin diete bertaratzeko deia; adierazi dutenez, ibilbidea egokia da umeekin egiteko ere.