Ondarroak hartuko du Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa, zapatuan
Bihar [maiatzak 24] emango diote hasiera gizonezkoen 640 kiloko Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketari, Ondarroan.
Euskal Herriko Lur Gaineko Sokatira Txapelketaren lehenengo jardunaldia lehiatuko da bihar [maiatzak 24], Ondarroako Ibaiondon. Gizonezkoek jokatuko dute, 640 kilotan. Ondarroako Udala, Mutriku Sokatira Taldea, Euskadiko Herri Kirol Federakundea eta Zubi Zahar Herri Ikastolak elkarlanean antolatu dute lehenengo jardunaldiak. Hala, bost talde ibiliko dira lehian zapatuan: Gaztedi A, Gaztedi B, Goiherri, Goiherri-Akelarre eta Mutriku.