Txapelketa handian egoteko puntuak Udaberria Bertsotan fasean lortu dituzte, atzo (maiatzak 29) azken saioak lehiatuz. Plentzian eta Gautegiz Arteagan aritu ziren bertsolariak, eta Lurdes Ondaro munitibartarra eta Peru Vidal plentziarra izan ziren onenak, hurrenez hurren.
Telesforo Urrestik lagatako akzioak 4 milioi euro inguru balio dituzte gaur egun, eta Ondarroako Udalak saltzeko "momentua" dela erabaki du. Hala, EAJk salmenta "plan estrategikorik eta herri adostasun gabe" egin dela salatu du.
Gure Esku herri mugimendu herritarrak ekainaren 7rako deitu du mobilizazio nazionala, Bilbon. Domekan [ekainak 1], berriz, Deiadarra ekimena egingo dute, mobilizazio hori iragartzeko helburuagaz. Lea-Artibaiko Gure Eskuko kideek nabarmendu dute "kaleak berriro aktibatzeko beharra dagoela".
2025eko maiatzaren 23ko txostenaren arabera, gaur gaurkoz, akzioen balioa 4.111.697, 10 eurokoa da. Beratik ateratako dirua "herria aurrera begira jartzeko proiektuetan" inbertsioak egitea da udalaren helburua.
DBH 3. eta 4. mailako ikasleek jaso zuten atzo [maiatzak 29] saria Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik.
Euskara eta feminismoa ardatz hartuta, 11barrik andrazko esanguratsuen biografiak jasotzen dihardu, horiek hainbat diziplinatan gizarteari egiten ari diren ekarpenari ikusgarritasuna emateko helburuz. Ikus sarrera guztiak 11barriren webguneko 'Testuen bankua' atalean.