Bizkaiko 600 nagusi elkartuko ditu Bizkaiko Nagusien Egunak Markina-Xemeinen
Bizkaiko nagusiek egun handia ospatuko dute zapatuan [ekainak 7]. Markina-Xemeingo Beti Jai Elkartearen proposamenez, Markina-Xemeinek jasoko du aurtengo Bizkaiko Nagusien Eguna, duela hiru urte Lekeitiok hartu zuen bezala. Hala, guztira 600 nagusi inguru elkartuko dira herrian.
Herrikoez gain, Bizkaiko “herri askotasko” nagusiak hartuko dituzte Markina-Xemeinen, besteren artean, Bilbotik nahiz eskualdetik etorriko direnak. Hala, 11:30ean hasiko dute eguna, agintarien ongietorriagaz. Ostean, Uhagon kulturguneko kideen eskutik bisita gidatua egingo dute herrian zehar. Bazkaritarako, ostera, 14:15ean elkartuko dira, Plazabarripean, eta bazkalostean dantzaldiagaz emango diete amaiera egunari.