Bizkaiko Nagusien Eguna ari dira ospatzen gaur [ekainak 8] Markina-Xemeinen. Erakundeetako ordezkariek zahartze aktiboan aurrerapausuak ematen jarraitzeko deia zabaldu dute. Eguna dantzaldiagaz amaituko dute.
42. Umeen Euskal Jaia ospatzen ari da gaur [ekainak 7] Gure Ametsa Dantza taldea. Aurtengoan, Zarauzko Jalgi Dantza Taldea gonbidatu dute jaian parte hartzera. Guztira 140 lagun inguru elkartu ditu jaiak.
Atzo [ekainak 6] hasi zituzten jaiak, eta ez dute etenik izango gaur [ekainak 7] egun osoan. Bazkaritarako, "inoizko jende gehien" elkartu dira: 540 lagun. Arratsaldean eta gauean musika eskaintza zabala egongo da: Itzal erromeria, La Reina del Pop, EH Sukarra eta DJ Jussef.