Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Euskal Selekzioa eta Espainia, txapeldun

Euskal Selekzioak eta Espainiak irabazi dute Nazioen Liga, gizonezkoen eta emakumezkoen finaletan gailenduta. Jendetza bildu du munduko selekzio puntakoenen txapelketak, Jai Alain.

Argazkia: Nazioen Liga.
Alex Uriarte Atxikallende
Berriatua,Ispaster,Markina-Xemein,Mutriku
2025/06/09

Nazioen Ligan goi-goitik hasi zena goi-goitik biribildu zuten iragan barikuan [ekainak 6], Jai Alain. Final handiak lehiatu zituzten Gernika-Lumoko zesta-puntaren katedralean, eta ez zuten inondik inora hutsik egin. Euskal Selekzioak irabazi zuen gizonezkoena, eta Espainiak emakumezkoena. Bi selekzioek beren hautagaitzak sendoak eta fidagarriak zirela frogatu zuten, final apartak jokatuz.

Emakumeen finalak abiatu zuen ikuskizuna. Harmailak lepo beteta, berotasunez hartu zituzten Espainiar selekzioaren koloreekin aritu ziren Erika Mugartegi eta Arai Lejardi munduko txapeldunak. Arerio ezagun eta gogorrak eduki zituzten aurrez aurre: Euskal Selekzioko Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea. Multzokako fasearekin alderatuta, oso bestelakoa izan zen finala: estuagoa eta lehiatuagoa. Hori bai, Mugartegi markina-xemeindarrak bere legea sendo plazaratu zuen lehen txanpan. Euskal selekziokideak gogor saiatu ziren hura jokotik ateratzen, baina kostatu zitzaien. Gainera, beste markina-xemeindarrak, Lejardik, atzealdeko koadroetan denboraldi osoan bistaratzen ari den sendotasuna erakutsi zuen beste behin. 

Argazkia: Nazioen Liga.

Espainia 6 eta 0 aurreratu zen, eta Euskal Selekzioak hutsartea eskatu behar izan zuen. Pausa haren ostean, behin eta berriro saiatuagatik ere, ez zuten egoera irauli. Bikote gorriak bere bidea jarraitu zuen, eta aurkarien hutsegiteak ere giltzarri izan ziren lehen setean. Jokaldiz jokaldi eta tantoz tanto, 15 eta 4 irabazi zuten markina-xemeindarrek. Bigarrena hastearekin batera, Gogenolaren iraultza ere hasi zen. 1 eta 3ra eroan zuten markagailua; sentsazio hobeak erakusten zituzten Euskal Selekzioko puntistek, partiduan murgilduago eta eraginkortasun handiagoarekin. Lehen setaren irabazleak, alabaina, bizi-bizirik zeuden oraindik, batez ere, Lejardiren ekarpenei esker. Atzelariak pilotakada oso gaitzak eroan zituen, eta ia ez zuen hutsik egin partidu osoan.

Argazkia: Nazioen Liga.

7 eta 6koa harrapatu ostean, Espainiak behin-betiko zuloa zabaldu zuen, eta bikote berriatuarra atzetik ibili zen uneoro. Gogenola eta Goikoetxea eguazteneko partiduan baino seguruago aritu ziren kantxan, inongo konplexu barik. 15 eta 9koarekin amaitu zen bigarren seta, baina markina-xemeindarrei lanak eman zizkieten, finala eskuratzeko. Markina-xemeindarrek, beren aldetik, egungo bikoterik boteretsuenetakoa osatzen dutela frogatu zuten.

Bigarren borroka.
Euskal Selekzioak bigarren aukera eduki zuen gizonezkoen finalean, eta abaguna hark ez zion ihes egin. Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek Frantziako Ludovic Ladutxe eta Thibault Basqueri aurre egin behar izan zieten. Aurrean presentzia handia duten pilotari bi eta atzean dominatzen dakiten beste bi elkartu ziren finalean. Lehia mahai gainean zegoen. Erkiaga ispastertarrak lehen segundotik partiduan sartzeko asmoa plazaratu zuen, eta frantziarrek hura saihestekoa; Basquek atzealdeko zuloa zukutu gura zuen, eta Ladutxek erremateak bilatu. Frantzia 8 eta 13 aurreratu zen lehen set estuan, eta bazirudien jokoa bideratuta zeukatela. Baina azkenean 13. tanto hartan galgatuta geratu ziren frantziarrak, eta Euskal Selekzioak buelta eman zion setari. 15 eta 13 nagusitu ziren ispastertarra eta zumaiarra.

Bigarren setean, handia zen maila are handiago bihurtu zen. Lopezek horma bikoak zaleak jesarlekuetatik altxarazi zituen, seta hasi bezain pronto. Ladutxeren oldarkortasuna ere ez gutxiagorako izan. Oldarkortasun hura, baina, hauskorra ere bazen, hainbat hutsegite ere egin baitzituen getariarrak. Sustorako tartea ere egon zen finalean: Lopezek pilotakada jaso zuen hankan, azkenean istripu soil batean baino geratu ez zena. Set erdira aurretik iritsi zen Frantzia: 7 eta 8. Azken tantoetan, beteranoek beren eskarmentua erabili zuten, eta seta 15 eta 11koarekin zarratu. Etxeko debutean, Euskal Selekzioak bere lehen urrezko domina irabazi zuen, non eta zesta-puntaren urregorrizko agertokietako batean.

Argazkia: Nazioen Liga.

Esker onez.
Nazioen Liga amaituta, Euskal Selekzioko lantaldea “esker oneko” azaldu da: zaleekiko, pilotariekiko eta zesta-puntaren munduarekiko. Selekzioa “errealitatea” dela azpimarratuta, “jendearen imajinarioan dagoen selekzio horren bila” urratsak egiten jarraituko dutela aurreratu dute: “Selekzioa euskal pilota eta kultura bultzatzeko jaio zen, herri horren identitatearen parte den heinean; beraz, hori sustatzen eta bultzatzen segitu behar dugu herria osatzen dugun eragileok, erakunde pribatuok, instituziook eta, batez ere, herritarrok”. 

Etorkizunari “ilusioz” begiratzen diote: “Geroa geurea da. Hortaz, lanean irmo segi dezagun, ilusioa eragin dezagun, eta garrantzitsua den hori guztion artean lortu dezagun, horrek emango baitigu poztasunik handiena”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.