Guztira 200 emakumek erantzun dute 'Titu, ba!' prozesuko galdetegia
Galdetegiko emaitzak bihar [ekainak 10] ezagutaraziko dituzte. 18:30ean, Markina-Xemeingo kultur aretoan ipini dute hitzordua.
Joan den martxoan ipini zuten martxan Markina-Xemeingo Udalak eta mugimendu feministak Titu, ba! prozesua, herrian feminismoaren inguruan zegoen “hutsune nabarmenari” erantzun bate emateko asmoz. Hala, galdetegi bat zabaldu zuten herritarren artean, eta guztira 200 emakumek bete dute.
“Inkesta hasiera baino ez da izan, non gauden kokatzeko”, adierazi dute. Hori horrela, bihar [ekainak 10] galdetegiko emaitzen aurkezpena egingo dute, 18:30ean, kultur aretoan. Emaitzen aurkezpenaren ostean, “hemendik aurrera zer” egin nahi duten erabakitzen hasiko dira. Hala, egin nahi duten hori zelan gauzatu erabakitzeko, uztailaren 1ean ipini dute hitzordua, 18:30ean, Uhagonen.