Kalean da Zapato Azuleko kartela

Zapato Azulak ez dauka aurkezpen handien beharrik, eta aurtengo kartelak ere halaxe erakusten du. Ondarroako Radixu Irratiak (105.5 FM) argitaratu berri du aurtengo kartela, eta Zapato Azule dela inon ez dakarren arren, Ondarru kolorez janzten daben… dioen abestia dakienak jakingo du zein egun den.
Ekainaren 28an, LGTBI komunitatearen nazioarteko egunagaz batera, ospatuko dute aurten egun handia, eta kartelean ere keinu egin nahi izan diote egunari, ostadarreko koloreak erabiliz. Koloreak, gainera, elkarren artean lotuta agertzen dira kartelean. Aurtengo keinuagaz batera, ez dituzte urteroko mezuak galdu.
Hemen duzue ikusgai iazko Zapato Azularen argazki galeria: