Lekeitio Lagunkoiak eguaztenean eskainiko du ikasturteko azken zine emanaldia
18:00etan kultur etxeko Azkue aretoan ipini dute hitzordua.
Bakardadeari aurre egiteko asmoz, hilero elkartzen dira lekeitiarrak herriko Lagunkoia taldearen ekimenez film emanaldi batean. Hala, eguaztenean [ekainak 11] egingo dute ikasturteko azken emanaldia: El exotico hotel MarigoldĀ filma proiektatuko dute, 18:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan. “Arrakastatsua izatea espero dugu. Ondoren, irailera arte etenaldia egingo dugu, eta San Antolin jaien ostean itzuliko gara berriro”, adierazi dute antolatzaileek.