Martxan dago Lekeitioko kiroldegiko gimnasioa berritzeko lehenengo fasea
Lekeitioko Udalak 88.000 euroko inbertsioa egin du. Aurten indarra lantzeko makinak berrituko dituzte, eta datorren urtean ariketa kardiobaskularrak egiteko makinak.
Lekeitioko Udalak kiroldegiko gimnasio berritzeko lehenengo fasea ipini du martxan, “urteetako” herritarren eskariari erantzun eta zerbitzua hobetzeko asmoz. Hala, azaldu dutenez, lehenengo fase horretan indarra lantzeko makina guztiak berrituko dituzte, eta guztira 88.000 euroko inbertsioa egingo dute; jada argitaratuta dago Euskadiko Kontratazio Plataforman lizitazioari buruzko iragarkia. Udaletik adierazi dutenez, datorren urtean ariketa kardiobaskularrak egiteko makinak berrituko dituzte.