Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Milaka herritarren arnasa, burujabetzaren haize errota hauspotzeko

Gure Eskuk deituta, milaka eta milaka lagun elkartu ziren zapatuan [ekainak 7] Bilbon, 'Herri Libre Bat. Euskal Herriak Erabaki' lelopean, "hitzetatik erabakietara pasatzeko unea" dela aldarrikatzeko.

Argazkia: Gure Esku
Zaloa Iturbe San Jose
Lea-Artibai eta Mutriku
2025/06/09

Herri Libre Bat. Euskal Herriak Erabaki lelopean, Euskal Herriko txoko guztietatik iritsitako milaka eta milaka lagun elkartu ziren zapatuan [ekainak 7], Bilbon. Gure Eskuk deitutako herri agerraldi masiboak Euskal Herritarren erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriz bete zuen Bizkaiko hiriburua goizetik iluntzera arte; hirian zehar banatutako ekintzekin bat egin zuten herritarrek goizean, eta Autonomia kalea ikurrinaz eta Nafarroako banderaz bete zuen manifestazioagaz, berriz, arratsaldean. 

Iragan domekan adar-hotsekin iragarri zuten mobilizazioa bost deiadar mendietan, eta adar-jotzaileak izan ziren zapatuan ere, Casillatik abiatuta, manifestazioari bidea zabaldu ziotenak. Segika zituzten Josu Etxaburu, Irantzu Perello, Miriam Campos eta Iraitz Lazkano Gure Eskuko zuzendaritzako kideak, Xabier Euzkitze telebista aurkezlea, Izortze San Martin EHUko irakaslea, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko lehendakaria, Ane Elordui Korrikako koordinatzailea, Kike Amonarriz soziolinguista eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoa, Euskal Herriak Erabaki lelodun ikurrina erraldoiari eutsiz, herritarrekin batera udaletxerainoko ibilaldia eginez.

Argazkia: Gure Esku

Bertara iristean Jon Maia bertsolaria izan zen hitza hartzen lehena; esperantzaren aldeko aldarria eginez, etorkizuna “gure esku” dagoela nabarmendu zuen: “Esperantza daukat gaur hemen gaudelako, beste behin, eta beste behin gaudelako, daukat esperantza. Beste behin, azken ehunka urteetan, gure lur azalean, inperio handia izan duenak pasa arren, tankeak eta ejerzitoak, erresumak, diktadurak eta errepublikak; munduko eta gure arteko gerrak, legedi zahar eta berriak pasa arren, milaka oldarraldi eta gure arteko zatiketen eta ezin ikusien gainetik, hala ere, beste behin, gaur, XXI. mendeko, 2025eko ekainaren 7an hemen gaudelako daukat esperantza, hemen jarraitzen dugulako”. Esperantza horrek baina, “konpromisoak, legeak, ardurak, gatazkak, borrokak, pausoak, balioak eta adostasunak” behar ditu. “Gu geu izan gara, eta ez beste inor, herri hau iraganetik honaino ekarri dugunak, eta gu geu izango gara, eta ez beste inor, herri hau etorkizunera eramango dugunak. Garenok har dezagun bidea, gure esku dago eta”, aldarrikatu zuen.  

Sol Band talde palestinarreko kideak ere oholtzaratu ziren, eta herritarrek Palestinaren aldeko oihuekin egin zien harrera. Musikariek Euskal Herriak erakutsitako elkartasuna eskertu zuten: “Genozidio telebisatu bat bizitzen ari gara, eta ikusten dugu zuek Euskal Herrian egiten duzuen guztia. Eskerrik asko. Bihotz barruraino iristen zaigu egiten duzuen gauza bakoitza. Ahots libre guztiei eskerrik asko esaten diegu”. 

“Herri bizi bat”.
Ekitaldia Gure Eskuko zuzendaritzako kide diren Josu Etxaburu eta Irantzu Perrelok biribildu zuten, Bilboko kaleetan “herri bizi bat” irudikatu zutela zehaztuta: “Aske eta burujabe bizi nahi duen herri bat; aurrera egin nahi duen herri bat”. Bide horretan, Gure Eskuren helburua Euskal Herria “bere etorkizuna erabakitzen duen herri burujabe bat izatea” dela zehaztu zuten, herri agerraldi masiboagaz burujabetzaren aldeko borrokari “oso bulkada garrantzitsua” eman diotela azpimarratuta. Gure Eskukoek “aurrera egiteko beharra” aldarrikatu zuten: “Orain da momentua. Aurrera egiteko beharra dugu, eguneroko bizimodua hobetzeko, erronka globalei aurre egiteko; bazterkeriarik, zapalkuntzarik eta injustiziarik gabeko gizarte bat eraikitzeko; feminismoaren bidez gizartea eraldatzeko; euskarari eta euskal kulturari etorkizun oparoa bermatzeko… “. Guzti horretarako “burujabetza handiagoaren beharra” dagoela azaldu zuten, “are gehiago nazioarteko egoera korapilatsu honetan”. Halaber, subiranotasunaren auzia “eztabaida politikoaren erdigunean” dagoela gogoratu zuten, eta horren aurrean “gure herriak erabakimena eta ahots propioa izateko beharra” duela. 

Argazkia: Gure Esku

“Gaur egungo larrialdi linguistiko eta kulturalari aurre egiteko, ezinbestekoa da euskara eta kultura propioak indartu, biziberritu eta babestea”, zehaztu zuten bozeramaileek. Horretarako baina, euskaldunen hizkuntz eskubideen aitortza euskal lurralde guztietan ematea “funtsezkoa” da. Herriatarrek bizi baldintzak “duintzeko” eta sektore publikoko lan baldintzak hobetzeko gaitasuna izateko ere burujabetza handiagoa behar dela zehaztu zuten: “Edo kanpoko menpekotasunik gabeko politika fiskal eta ekonomikoak garatzeko, edo etxebizitzaren eskubidea bermatzeko, edo indarkeria matxistari bitarteko berriekin aurre egiteko, edo soldata arrakala konpontzeko”. Halaber, estatus politiko-juridikoak berritzeko garaia dela nabarmendu zuten. 

Erabakietara pasatzeko unea. 
Deitzaileek, asteen asteetan pil-pilean egon diren gaiei erantzunez, egungoa “herri aitortzaren garaia” dela zehaztu zuten: “Euskal selekzioen garaia da, euskara euskal lurralde guztietan ofizala izateko gairaia, baita Europan ere. Herri gisa errespetatuak izateko garaia da”. Euskal Herriak “momentu historikoa” bizi duela eta, “hitzak erabaki bihurtzeko unea” aldarrikatu zuten Bilbon. “Hitzetatik euskal herritarren gehiengoa ordezkatzen duten akordioetara eta erabakietara pasatzeko unea da”. 

Argazkia: Gure Esku

Euskal Herriak erabakitzeko ahalmenean aurrera egiteko balio duten erabakiak behar dituela azpimarratu zuten: “Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroa Garaian eta Ipar Euskal Herrian. Baita Euskal Herri osoan ere, lankidetzan sakondu eta boteregune berri bat sor dezagun, eta, azken batean, herri gisa aurrera egin dezagun”. 

“Eztaibaidak, proposamenak, akordioak eta erabakiak plazara ekarri behar dira, orain, geroko utzi gabe”, zehaztu zuten, horren ardura erakunde, eragile eta herritarrena dela baieztatuta: “Ekin diezaiogun zereginari beldurrik gabe. Ekin diezaiogun itxaropenez, anbizioz eta elkarrekin. Milaka herritar prest gaude burujabetzaren haize errota hauspotzeko”. Ekitaldia Euskal Herria “libre eta burujabea” eraikitzen jarraitzeko deiagaz biribildu zuten: “Imajinatu libre”. Hala, Bilboko kaleetan bildutako milaka herritarrek elkarrekin Imajinatu libre abestia kantatuz amaitutzat eman zuten deialdia.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.