Nerea Ibarzabalek eman dio hasiera Klasikoen XVIII. Irakurraldi Jarraituari
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, aurtengoan Bizenta Mogelen 'Ipui onac' liburuaren irakurraldia egin dute.

Bilbo Zaharra euskaltegiak hemezortzigarrenez antolatu zuen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua eguenean [ekainak 5], eta aurtengoari hasiera Nerea Ibarzabal bertsolari, kazetari eta idazleak eman zion. Aurtengoan Bizenta Mogelen Ipui onac liburua irakurri dute denen artean.
Emakume batek euskaraz argitaratutako lehenengo liburua da Mogelena, eta 200 pertsona inguruk etenik gabe irakurri zuten Arriaga Antzokian; Ibarzabalek ekitaldiari hasiera emateaz gain, amaiera ere eman zion. Tartean, Markina-Xemeingo Udaleko ordezkariek ere parte hartu zuten, Iratxe Lasa Arana alkateak eta Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea kultura zinegotziak, hain zuzen ere. Ekitaldia osorik ikusteko aukera dago EITBren Youtubeko kanalean.