Sendabelar tailerra emango dute Munitibarren
Munttuarko emakumik taldeak antolatuta eta udalaren babesagaz, Sendabelar tailerra emango dute ekainaren 21ean, Munitibarko plazan. Mentxu Amunategi sendabelarretan adituak horien inguruko nondik norako guztiak bertatik bertara azalduko dizkie hurreratzen direnei, lau orduko saioan; 09:30ean hasiko dira, 13:30ak ingurura bitartean. Izena emateko, modu bi egongo dira: herriko liburutegira jotzea edota Munitibarko herritarren WhatsAppeko difusio sarearen bitartez egitea. Izena emateko epemuga ekainaren 16a izango dela iragarri dute. Euria eginez gero, saioa Gerrikaizko txokora lekualdatuko lukete.